Adunan, Oilasko-jokoa aspaldiko ohitura dela esan digute Jonek eta Ainarak.
Goizean goiz hasita, baserriz baserri oilasko bila joaten ziren herriko gazteak eta arratsaldean, herriko plazan oilasko-jokoa egiten zuten.
Oilasko-jokoan animaliei tratu txarra ematen zitzaiela eta debekatu egin zuten oilaskoak bizirik kaxan zartzea.
Gaur egun plastikozko oilaskoak erabiltzen dira eta Jone eta Ainararen laguntzaz guk ere Oilasko-jokoa praktikatu dugu.