Ekainak 15

Ekainaren 15ean Lehen Hezkuntzakoak Zarautzera goaz surf egitera eta eskolako txikienak Larraulera egun pasa

Zizurkilera irteera

Gaur, ikasturteko lehen txangoa egin dugu Zizurkilera. Gaurkoa ere elkarrekin hartuemanak sendotzeko ere primeran etorri zaigu.

Ikasturtearen hasiera! NOR DA NOR???

“Don’t worry be happy” 💖 Gora Bihotzak Iazko ikasturte bukaera oso berezia izan genuen, eta aurtengoaren hasiera ere ez dator guztiok nahiko genukeen bezala. Pandemiaren bilakaera ikusita,  zailtasunak zailtasun, ahalegin guztiak egingo ditugu gure ikasleen garapena eta segurtasuna bermatzeko. Ikasleak ahalik eta ondoen egoteko gure esku dagoen guztia egiten ari gara eta egiten jarraituko dugu. […]

ITSAS ZALDIKO OLERKIAK

2019-2020 IKASTURTEAN , COVID -19 DELA ETA, ETXEAN EGINDAKO OLERKIAK. IKUSI IKUSI ZER OLERKARI GALANTAK DAUDEN EGINAK. MEREZI DU IRAKURTZEAK. Itsas Zaldiko Olerkiak Publish at Calameo

Olerki errezitaldia

Olerki polit asko landu eta zenbait trikimailu ikasi ostean, olerki errezitaldia prestatu dute pantera beltzen gelakoek. Ikusi ze bideo politak!

Gimnasia akrobatikoa

Jone, Laia, Araitz, Nahia, Aner, Janitz, Leiane, Miren eta Ainara ere akrobatak bihurtu dira. Ikusi zeinen ondo egin dituzten irudiak!

Gimnasia akrobatikoa

“Aiora eta amatxo akrobata bihurtu gara, jejeje. Oso ondo pasa dugu irudiak egiten”.   Hori artista parea! Segi horrela!

Gimnasia akrobatikoa

Ekhi eta Urkik primeran ikasi dute gimnasia akrobatikoa zer den. Ikusi nolako irudiak sortu dituzten!