Proiektuak

Basoeskola

Baso-eskola naturan garatzen den hezkuntza eredua da. Haurrek basoan edo ingurune natural batean jolasten, ikertzen eta ikasten dute, eta helduek behatzailearen rola jokatzen dute, haurrak laguntzen, baina ez gidatzen.

Helburu bikoitza du:

  • Haurraren garapen integralean positiboki eragitea, naturak eskaintzen dituen onurak aprobetxatuz.
  • Natura bera eta biodibertsitatea babestea. Parte hartzen duten haurrek eta¬†

Baso eskolaren ezaugarri nagusiak

  • Natura, ikasteko eremu bihurtzen da, hau da, ikasgela natura bera da.
  • Hezkuntza-edukiak curriculum ofizialean oinarrituta daude, eta natura bera da baliabide didaktiko garrantzitsuena.
  • Gainera, natura kontzeptu abstraktuagoak ikasteko ere erabil daiteke, hala nola matematika, komunikazioa edo, nola ez, larrialdi klimatikoa.
  • Ohikoa da jolas librea izatea ikaskuntzaren metodologia nagusia, haurrek ikasteko metodo naturaltzat hartzen baita.

Baso eskolak onura hirukoitza du:

Osasuna. Haurrak jolastu, ariketa egin, garatu eta hazi egiten dira aire zabalean, urteko egun guztietan. Eguzkiaren argiaren eta aire freskoaren abantaila guztiak jasotzen dituzte, ingurune naturalean eta kutsatzailerik gabe.

Kognitiboa. Ikasleek ingurumena baloratzen ikasten dute, eta horretaz gozatzen, sortzaileagoak eta burutsuagoak izaten, beren jolasteko tresnak egiten, taldean lan egiten. Eskola mota horretan, beren bizipenak eta esperientziak dira beren maisu-maistrak.

Balioak. Naturarekin etengabe harremanetan dauden haurrek hura maitatzen eta errespetatzen ikasten dute. Honako kontzeptu hauek barneratzen dituzte: garapen iraunkorra, birziklatzea, zaintza eta baliabide naturalak, landare-espezieak ezagutzea, animaliekiko maitasuna, etab.