Non gaude?

Ingurune pribilegiatu batean kokatua

Aduna herrian kokatuta, naturaz inguraturik dago Adunako Herri Eskola. Inguru ederraz gozatzeko aukera dute gure ikasleek.

Basopeta mendiaren magalean dago Aduna, Aiztondo bailaran kokatuta, Villabonatik 2kmtara, inguruan Zizurkil, Asteasu edota Larraul herriak daude. 

Herria: Aduna, Gipuzkoa. 

Biztanle kopurua: 506 biztanle (Gipuzkoako errolda estatistikaren arabera 2022/12/31). 

Kokapena: Gipuzkoako Aiztondo bailaran kokatzen den landa eremuko herria da.??

Jarduera ekonomikoa: Naturaz inguratutako baserri guneak dituen herria den arren eta landa-arrastoa mantzentzen duen arren, udalerriko behealdean, Oria ibaiaren ertzean kokatuta dauden hainbat industria enpresak okupatzen dute jarduera ekonomiko handiena. Hori dela eta, Adunak adierazle ekonomikoetan errenta handiko udalerri gisa agertzen da.

Zerbitzuak: Udaletxea, Liburutegia, Zaharren egoitza, Txulobi Pelota Elkartea, Dantza Taldea

Ikastetxea: Adunako Herri Eskola HLHI

Hezkuntza eskaintza: D eredua

Ikasle kopurua: 54

Ikasleen hizkuntza ohiturak eta jatorria: Ama hizkuntza euskara dutenak: % 50 Ama hizkuntza gaztelania dutenak: % 45 Bestelako ama hizkuntza dutenak: % 2 (ukraniera).