Nor gara?

Adunako Herri Eskola, Adunan dagoen Eskola Txiki bat da. Egun 63 ikasle ditugu LH eta HHn. Ikasleen interesetatik abiatutako proiektuak aurrera eramaten ditugu, esperientzia esanguratsuak eta motibagarriak eskeiniz, hauek beraien ikas prozesuan protagonistak bihurtuz. Horretarako barruko zein kanpo espazioak erabiltzen ditugu,  Baratza, STEAM, Baso Eskola eta Irratia bezalako tailerrak eskeiniz.

Ingurune pribilegiatu batean kokatua

Aduna herrian kokatuta, naturaz inguraturik dago Adunako Herri Eskola. Inguru ederraz gozatzeko aukera dute gure ikasleek.

Basopeta mendiaren magalean dago Aduna, Aiztondo bailaran kokatuta, Villabonatik 2kmtara, inguruan Zizurkil, Asteasu edota Larraul herriak daude

Non gaude?

Adunako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea gara, eta Adunako (Gipuzkoa) Herriko Plaza 5, 20150 helbidean kokatuta gaude. Gure ikastetxeak errespetuan, bizikidetzan eta inklusioan oinarritutako kalitatezko irakaskuntza eskaintzen du. Irakasle-talde kualifikatua dugu, gure ikasleen garapen integralarekin konprometitua. (Eskolaz kanpoko jarduera ugari eskaintzen ditugu, hala nola kirolak, musika, hizkuntzak eta robotika). Gure helburua pertsona arduratsuak, kritikoak eta sortzaileak prestatzea da, etorkizuneko erronkei konfiantzaz eta baikortasunez aurre egin ahal izateko.