Ostiralean eguberri abestiak kantatzera atera ginen eskolako hainbat ikasle, guraso eta irakasle. Benetan egun hotza izan genuen, une batzuetan euritsua; baina guztiaren gainetik gure arteko giroa oso ona izan zen eta asko gozatu genuen bai abesten, bai opariekin eta baita pintxoarekin ere.
Urtero bezala bi ibilbide egin ziren: bata oinez eta bestea autobusez. Bukaeran herrian elkartu ginen azken abestiak kantatzeko. Argazki batzuk ikus daitezke hemen. Norbaitek bere kamerarekin ateratakoak ere blogan argitaratzeko gogoa izango balu, mesedez, jarri harremanetan eta jarriko ditugu (izan ere gehien bat oinezkoen ibilbideko agrgazkiak baitaude).

0 Responses

  1. Oso ondo ibili gine Larditik eta Herri osotik abasten eta trikitixarekin!!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude