Eskola txikien festa dela eta, abesti hau ezagutzera eman nahi dugu. Entzun eta letra irakurtzeko aukera duzu.
(Doinua, “Eguzkiak urtzen du goian”)
Muzicons.com

Eguzkiak nahastu ahala
egunsentiko aidea
pauso txikitan egiten dugu
eskolarako bidea.
Herri bizitzak, plaza giroak,
eskola du zutabea
zein den luzea mende laurdena
jolas soinurik gabea.
Desberdinen artean eraikiz
jakintza ta ondarea
herrizherri era auzoz auzo
har dezagun adorea
“bakoitzak berea urratuaz
denon artean geurea”
bizirauteko indarra dugu
geronen baitan gordea.

JEXUX MARI IRAZU MUÑOA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude