Irailaren 19an Donostiara joan ginen Lehen Hezkuntzako ikasleak eskolarako liburuak erostea, urtero bezala. LH 1-2-3koak Fnac-era joan ziren; LH 4-5-6koak, berriz, Elkar megadendara. Ikasleak oso gustura aritu ziren liburuak aukeratzen, eta polit eta interesgarriak aukeratu zituzten. Gero, Alderdi Ederren egon ginen pixka batean jolasten eskolara itzuli ginen arte.

Eskolako Web atarian, gurasoen gunean, ateratako argazki guztiak dituzue ikus eta deskargatu ahal izateko. Gogorarazten dizuegu horretarako erabiltzaile eta pasahitz bat behar duzuela.

0 Responses

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude