Kaixo, familiak!
      Nolako sorpresa!!!!! Egun euritsua izan dugu; freskoa, gainera! Hala ere, eskola inguruan jai giro eguzkitsu eta beroa sortu dugu! Dantzan, jolasean, eta solasean ibili gara eta primeran pasa dugu! Eskolako kide guztiak zoriondu nahi ditugu, denok izan gara partaide, eta benetako ilusioz aritu gara!

Gogoratu eskolako web atarian argazki gehiago daudela eta hauek deskargatzeko aukera izango duzuela.

Halaber, Hezkuntza publikoaren defentsan, Wert ministroak inposatu nahi dituen aldaketen kontrako adierazpena ere egin dugu, eta gurasoek eta irakasleok aldarrikatu dugu. Irudikoa, adibide bat besterik ez da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude