Joan den astean “Jubilatuak” gelako ikasleek perfumeak egin zituzten. Gurekin egondako Maddalen (Maia), perfumeetan aditua, gurekin gaiaren inguruan aritu zen, eta jarduera piloa egin genuen. Esaterako, “nitxo” perfumeak usaintzen ikasi, esentzia familia nagusiak aztertu, hizkuntza eta matematikarekin lotutakoak…
EITB-tik ere igande goizeko irratsaiorako grabazio bat egitera etorri zitzaizkigun (asko eskertu dugu!), eta audioa dugunean zintzilikatuko dugu.
Prozesuan ikasle bakoitzak formula pertsonal bat sortu du eta bere perfumea egin du. Oraindik emaitza usaindu ezin izan dugun arren, eskolan usain-giro gozoa utzi dugu. Denok usaintzeko irrikaz gaude!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude