Hiruhileko
honetan zehar, eskolako ikasle eta irakasle guztiak ikerlari bihurtu gara.
Zientziaren ikuspuntutik gauzen zergatia aztertzen gabiltza eta horretarako
ekintza pilo bat burutu ditugu.

 Ziklo guztietako
ikasle eta irakasleak aritu gara esperimentuak egiten: elektrizitatearen
inguruan, magnetismoaren inguruan , erreakzio kimikoak aztertuz eta ulertuz,
presioa zer den ezagutuz…

 Gorputza ere
aztertu da maila guztietan. Horretarako bestelako esperimentuak egin, eta mikroskopioa
eta bestelako aparatuak eta abar erabili dugu; eta, Mertxe Badiolari esker, era guztietako laginak eta
gizaki ehun desberdinak aztertu ditugu  (zelulak ikusiz, egitura aztertuz, genetikari
buruz ikasiz…) .

Azken honek ere Lego
Wedo materialarekin  (Ikaskidetza
ekimenari esker erabiltzen ari garena) saio berezi bat eskaini zigun, pilo bat
eskertu duguna, eta hainbat ordenadore bidezko programazio eredu desberdinak
erakutsi zizkigun. Eta horrekin lotuta, 3. Zikloko ikasleek udaletxeko maketa
eraikitzen ari dira, eta errobotika lantzen. Izan ere, igogailua programatuta
daukate, eta 3D inpresora batean sortzeko asmoa dago.

Baina Lego Wedo
eta Scratch ez gara horretarako soilik erabiltzen ari. Beste hainbat kontzeptu
lantzeko erebai, hala nola: abiadura angeluarraren oinarrizko kontzeptua,
engranajeen funtzionamendua eta transmisioa…
 

 

Ikus daitekenez,
ekintza pilo bat burutu ditugu, eta laster ateak irekiko ditugu ikasi duguna
gurasoei eskaintzeko esperimentu ekitaldi batean.

 
Laster arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude