Gaur goizean El Salvador-eko bi lagun etorri zaizkigu bisitan. Eskola ezagutu dute, eta bukaeran hainbat abesti eskaini dizkigute kitarraren laguntzaz. 
 
Guk ere gureak egin ditugu: “Hegoak ebaki banizkio” eta “Ikusi mendizaleak”. 
 
Bukaeran, denok elkarrekin, Kaxianoren “Itsasontzi baten” abestu dugu. Bai, bai, El Salvador-ekoak eta gu…. euskaraz!

Oso goiz atsegina pasa dugu! 
Mila esker eta besarkada handi bat!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude