Kaixo lagunok!

2013-14 ikasturtea ere eskuartetik joan zaigu!
Zorionak ikasle, irakasle, guraso zein jantokiko langile guztioi egindako lan eskergagatik!

Ez da nolanahikoa izan elkarrekin igaro izan ditugun 10 hilabete hauetan eginikoa. Erronka handiak genituen ikasturte honetarako ere eta bikain bete ditugula esateko moduan gaude! 
Ekainaren 14ean ospatutako ikasturte amaierako jaialdian eginiko lanaren uzta jaso ahal izan genuen eta denok batera ederki disfrutatzeko parada izan.

Argazki gehiago gurasoen gunean.

Ikasturte amaierak uzten digun zapore goxo honekin opor zoriontsuak igarotzea opa nahi dizuegu !!


2014-15 ikasturtean hobetzen jarraituko dugulakoan, agurtzen zaituztegu!


 
Mila esker! Bikainak zarete!
ONDO PASA OPORROK!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude