Mikroskopioarekin saltxeatzen, sarrerako akuariotik ateratako ur lagin batean, honako izaki bizidun hauekin topatu gara. Guk ez dakigu zer diren; izan ere, 3 arrain eta landare bat soilik genuela uste genuen.
Norbaitek lagunduko digu zer diren jakiten?
Ezin dut ezertxo ere aportatu. Ez dut ideiarik zein izan daitezken kide berriak.
Horrelako izaki bizidunak “House” edo “anatomia de gray” telesailetan bakarrik ikusi ditut… Kar-kar-kar… ideiarik ez!!!
Nire ustez, lehenengoa planaria bat da eta bigarren bideokoa hirudineo bat. Lehenengo begirada batean, behintzat, antz handia dute horiekin!! Ea zer dioten adituek…
Mila esker, Amaia!
Begiratuko dugu informazioa, ea zer gehiago ikasten dugun…