ELIKADURARI BURUZ IKASTEN

Aurreko ostiralean urtarrilaren 30ean 2. eta 3.zikloko ikasleak Urbil merkataritza gunera joan ginen Eroskiko elikadura programako saio bat osatu eta gelan ikasitakoa praktikan jartzeko.
Lehenik produktuetako etiketak nola interpretatu azaldu ziguten, ondoren atsedenaldi bat egin eta fruta brotxetak eta gailetak jan genituen. Gero elikagaien piramidea ikusi eta 3 taldetan banatu ginen “erosketak” egin behar baigenituen gosari, bazkari eta afari orekatuak prestatzeko.
Hemen daude goiz hartako momentu batzuk, ea gogoko dituzuen!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude