Guk ere, nagusiok, pasa den astean janariarekin zer ikusia zuten esperimentuak egin genituen. Interes handia genuen janariekin gertatzen diren erreakzio kimiko desberdinak ikusteko. Horretarako, egunero elikagai desberdinekin esperimetu desberdin bat egin genuen.
Mota askotako esperimentuak egin genituen. Esaterako, arrautza ozpinetan sartu eta arrautza-oskola biguntzea, proteinen egitura aldatzea (alkoholarekin eta ozpinarekin), sumendia, sagarraren oxidazioa garbitasunaren arabera, produktu desberdinen azidotasun maila neurtzea… eta goxoki bat!
Horiekin guztiekin gauza ugari ikasi genuen: arrautzak, hezurrek bezala, kaltzioa duela; produktu batzuk azidoak direla, eta besteak, baseak; proteinak, koipeak eta karbo hidratoak bereiztea…
Oso esperientzia ona izan zen!
(Laister argazkiak…)
Gurasoak ere erakusten eta ikasten, elkarrekin ikasten. Ze ondo!