Kaixo!

Egun hauetan, Berritzegunetik utzitako 3D inpresora bat dugu eskolan. Horrekin geometria landuko dugu, eta robotikarekin batera zientzia ezagutzak zabaldu.

Oraingoz, kalibratu eta lehen pieza bat atera dugu. Nahiko ondo atera da, ezta? Hemendik aurrera, ikasleek sortutako piezak inprimatzen hasiko gara.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Berritzegune nagusiko teknologiako arduradunari, Josebari, gure inpresora iritsi bitartean berea uzteagatik.

0 Responses

  1. Ba eskerrak gure partez ere horrelako teknologi berritzailearekin aritzeko aukera emateagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude