Adunako Gregorio eskolara etorri zaigu gaur arratsaldean.
Axeri dantza zer den eta zertan datzan esplikatzea.
 *lanbide asko kirol bihurtu direla eta jolasak dantza bihurtu direla ere esan digu.
Axeri dantza Adunan 50 urte galduta egon ondoren, Andoaingo dantza taldearen eskutik, 1975. urtean berreskuratu zela ere kontatu digu.
Dantzaren estilo aldetik nahiko askea edo kaotikoa zela eta orain berriz nahiko arautua dagoela ere esan digu.

Adunako axeri dantza, gure herriko altxorretako bat, arriskuan egon da eta berreskuratu denez! ohitura zaharrak baloratu, gorde eta gure artean eutsi behar ditugula ere konturatu gara.

Mila esker Gregorio gure eskolara etortzeagatik.

0 Responses

  1. Eskerrik Asko zuei… eta ZORIONAK egiten duzuen lan bikainagatik. Oso BLOG interesgarria daukazue.

    I)
    ETORKIZUNA ERAIKIZ
    ARI GARA GOGOR,
    LEHENENGO LADRILUAK
    ARBASOERI ZOR.
    ADUNAK GORDETZEN DU
    MAKINA BAT ALTXOR:
    MIATZEN ARI GARA
    GAZTEOK EGOSKOR.
    II)
    ADUNAN ZIMENTURIK
    EZ BAITEGU FALTA,
    EXENPLU GARBIAK ERE
    BADITUGU SOBRA.
    LANERAKO BEZALA
    GOZATZEKO FESTA,
    AXERI-DANTZA EREDU
    HORREN TXARRA EZTA
    III)
    AXERIAK AXERI,
    GU DENOK AXERI.
    ADUNAKO GAZTEAK
    EREDU UGARI.
    OKASIOAREN ZAIN
    GAUDELA NABARI.
    IRRIA ETA FESTA
    GUSTATZEN DENORI
    Gregorio
    (posta e. bidali dizut)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude