Emakume langilearen nazioarteko eguna da gaur, martxoaren 8a. Gaurko egunez, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, jendarte eredu parekide baten aldarrikapena egiten da. Egin dezagun atzera baina, eta ikusi zergatik ospatzen den gaurko egunez eta zeren omenetan.

1908an, New Yorkeko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.

Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. Badirudi New Yorkeko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, iraizpenak…, baina eskariak betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.

0 Responses

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude