Larunbatean, jaialdia ospatu genuen.
Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten.
Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen.
Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,…




The Circus in Aduna antzerkian jasotako diruarekin izozki goxo goxoak jan genituen Zarautzera egin genuen irteeran.

Thank you! Family!!!

0 Responses

  1. Lehengo larunbateko ikuskizuna primerakoa izan zen. Saioak hiru hikuntza ezberdinetan eskaini zenituzten. Aktoreak zoragarri aritu ziren, bakoitza bere paperean eta gidoiak-bertsoak oso ondo landuta, memorizatuak eta oso-oso dibertigarriak; ezin da gehiago eskatu. Emanaldia ikusteko aukera izan genuen guztiok irrifar batekin atera ginen lokaletik.
    Beraz, beste behin ere ZORIONAK!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude