Kaixo, lagunak!

Adunako eskolako 5. eta 6. mailakoak gara. Oporretako egun guztietan
irakasleen kafeontzian kafe kondarra egon da. Eskolara bueltatzean, kafe
makinan lizuna zegoela ikusi, eta mikroskopioan aztertzeko aprobetxatu
dugu. Besteak beste, lizuna onddo mota bat dela jakin dugu.

Izaki bizidunen artean onddoek Fungi izeneko erreinu bat osatzen dute.
Bertan 1,5 milioi onddo espezie daudela uste dute ikerlariek, baina
soilik 70000 espezie inguru ezagutzen dira.

Onddoak heterotrofoak dira, hau da, beraiek ez dute elikagaiak sortzeko
gaitasunik. Hala izango balitz, autotrofoak izango lirateke, landareak
bezala.

Onddoak espora bidez ugaltzeaz gain, materia organikoa deskonposatzen
dute, kate trofikoaren egituran ezinbestekoak izanik.

Penizilina onddo mota batekin sortu zuen Alexander Fleming-ek. Onddoen
bitartez ere (legamiak barne), Roquefort gazta, ardoa, garagardoa…
egiten da. 

Mikroskopian behatutako laginaren irudia

0 Responses

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude