Kaixo, Inauteriak hurbiltzen ari zaizkigu eta prestaketa lanetan jarraitzen dugu. Hurrengo egunetan entseguak egingo ditugu, dantzak gurekin ikasteko, bertan parte hartzea gonbidatzen zaituztegu:
ASTEAZKENA 22, 11:30tan
 OSTEGUNA 23, 15:30tan
Ekitaldiaren bukaeran Agur Xiberua kanta abestuko dugu, berau ikastea ere animatzen zaituztegu.
Maskarada ostiral arratsaldean egingo da:eskolako sarreratik irteera 14:45tan izango da.


Agur Xiberua, 
bazter guzietako xokorik ederrena. 
Agur sorlekua,
 zurekin ditut ametserik  goxoenak.
 Bihotzan erditik 
bortzetan elki deitadazut hasperena.
 Zu utzi geroztik
 bizi naiz tristerik, 
abandonaturik; 
ez baita herririk, 
Paris ez besterik,
 zu bezelakorik. 
Sor lekua utzirik gazte nintzelarik
 Parisen sartu nintzen kuraiez beterik.
 Plazerez gose eta buruan harturik
behar nuela alegera bizi
bortzetan geroztik
nigar egiten dit
 Xiberua zuri.
Agur Xiberua …

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude