Eskola etorri bezain azkar denak txita jaio den ikustera joan gara. Sorpresa ederra hartu dugu! Txita bat jaio zaigu: oso handia eta bizkorra da.
Urduri eta irrikitan gaude ea zenbat txita jaioko zaizkigun jakiteko. Izenak ere jarri behar dizkiegu, baina ez dakigu nola desberdinduko ditugun bata bestearekin.
Etxean izenak bururatzen baldin bazaizkizue bidali iruzkinak gure blogera.
Ea hurrengo orduetan zenbat jaiotzen diren.

                                                     Eñaut eta Eider.

0 Responses

  1. Aupaaa!!! Ze ilusioa! Lehenengoa bizkorra jaio zaigu. Nire proposamena lehenengoari "txapelpunk" izena jartzea da!!! Ja,ja,ja….

  2. Zorionak!!! Ea besteak ere azkar jaiotzen diren, bestela txapelpunk aspertu egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude