Gaur, urtero bezala, ikasturteari hasiera emateko, eskola guztiak  jolas kooperatiboak egin ditugu.
Eskola, adin guztietako lau taldeetan banatu gara, eta talde guztiak, jolasez jolas txandakatzen joan gara.
Hauek izan dira jolasak:
– Paraxuta.
– Ipotxak, Trol eta Maitagarriak.
– Egurtxoak.
– 1,2,3 Txoriak kaka egin du.
Eguraldi txarra egin duenez, frontoian egin behar izan dugu, eta jolas bat ezin izan dugu aurrera eraman, hurrengoan izango da!
Oso ondo ibili gara, adin guztiak nahastuta eta elkarrekin jolastuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude