Atzoko saioan, 740.5 puntukin, Aiton Mendizule izan zen garaile, eta honekin batera, bukatu egiten dira Final Aurreko 1. itzuliko saioak. Aitor Mendiluzerekin batera,  Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, eta  Beñat Gaztelumendi sailkatu dira zuzenean.

Orain, Amurrioko saioarekin Final Aurreko 2. itzulian hasiko dira. Esan bezala, azaroak 19an, Sustrai Colinak, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekuek abestuko dute. Bestetik, Donibane Lohitzunen, azaroak 26eko saioan, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Agin Laburu, Jone Uria,  Julio Soto eta Iñaki Apalategik abestuko dute.

Azkenik, Iruñean izango da azkeneko Final Aurreko saioa, abenduaren 2an hain zuzen ere. Bertan, Aitor Mendiluze,  Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Alaia Martinek hartuko dute parte.

Poliki poliki badoaz Finalerako bidean…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude