Larunbatean, bertsolaritzako txapelketa izan zen, eta Unai Agirrek irabazi zuen 690 punturekin Iruñan. Finalera 8 bertsolari pasa dira:

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre.

Finala Barakaldon izango da, abenduaren 17an.

Egin dezagun porra!!
Zuk zeinek irabaziko duela uste duzu?

0 Responses

  1. Nire ustez Maialen Lujanbiok irabaziko du, eta nik berak irabaztea nahi dut.

  2. Txapela Maialen eta Ametsen artean egongo dela iruditzen zait, baina esango nuke, aurten ere Ametsek irabaziko duela txapelketa.

  3. Nik ere Aintzane bezala pentsatzen det, txapela Maialen eta Ametsen artean izango da. Baina Iratirekin bat nago, Maialenek irabaziko duela uste dut (eta nahiko nuke)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude