Asteazkenean, Donostiako Tabakalerara joan ginen Rekortadore eta Martziano gelakoak. Han, “Cale, cale, cale” erakusketa ikusi genuen, etxetik eramandako harri eta hostoekin amuletoak egin genituen, eta bukatzeko, erritual bat egin genuen.
Hamaiketakoa jan ostean, bertan dagoen argazkilariarekin hizketan egon ginen eta han dituen argazki makina zaharrak erakutsi zizkigun.

Tabakalera goitik behera ikusten aritu ginen, Prisman, goiko terrazan, Ubiken…eta egiten zuen giro ederraz aprobetxtuz, ondoan dagoen Cristina Enea parkean bazkaldu genuen.

0 Responses

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude