Santa Ageda bezperan gaudela eta, Bixenterekin “Dios te salve” doinuarekin bertos hauek sortu ditugu. Eskatzea libre denez…
Doinua: Dios te Salve
Arratsaldean goxoki batzuk
etortzen dira ederki
aizu dendari eman mesedez
bakoitzari bi goxoki.
Alkate Josu, alkate Josu
egin zazu ahalegina
udan guztiok freska gaitezen
hemen jartzeko piszina.
Itsaso jarri opor gehiago
eta etxeko lan gutxigo
etxeko lanak utzi urrunago
eta notak guri igo.
Kaixo udaletxe bota eskola
eta jarri piszina bat
eta gero tobogan bat nahi dugu
ta sarrera gratis behintzat.
Kaixo alkate jaun elegante
eman nahi dizugu lata
futbol zelaia haunditu zazu
hau txikiegia da ta.