Dakizuen bezala, gaur Maddalenen bisita izan dugu (azkenean, bai!! )
Oso goiz polita pasa dugu berarekin eta berak gurekin ere.
Aurrena, eskolako txikiekin errima jolasetan aritu da, gero irratian elkarrizketatu dugu eta hamaikak jo dizkigunez, Martziano gelara joan da hamaiketako goxoa egitera. Bukatzeko, hainbat kontu esan dizkigu eta bertso batzuk ere kantatu ditugu berarekin. Neska jatorra benetan, eta bertsolari fina.

 Jarraian irratiko sorpresa txiki baten aurrerapentxo bat duzue. Ezaguna egiten zaizue? Ea zeinek asmatzen duen! Bestela, gehiago entzun nahi baduzue, badakizue, irratsaiora itxoin!

Hemen dituzue eguneko argazkien bideo txiki bat. Oso ondo pasa Oporrak!!! Bueltan ikusiko gara!

0 Responses

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude