Dakizuen bezala, hurrengo astea nahiko berezia izango da. Hasteko, astelehenean Euskararen Eguna ospatuko dugu, horretarako hainbat ekintza berezi antolatu dugu: babarrunjana, herri kirolak, Ahobizi/Belarriprest dantza…
Ekintza bereziekin jarraituz, asteazkenean, abenduak 5, KONTU KONTARI izena jarri diogun tertulia bat antolatu dugu. Honetara, Adunako belaunaldi ezberdinetako hainbat herritar gonbidatu ditugu, horien artean, Juan Kruz Igerabide, Bibi Tejeria, Egoitz Aburuza eta Maddi Esnaola. Hauek, Aduna lehen eta orain nola dagoenari buruz hitz egingo digute. 
Gonbidatuta zaudete! 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude