Atzo Tolosaldea Sahararekin elkarteko kide den Gregorio etorri zen eskolara bildu ditugun elikagaien kutxa jasotzera. Bide batez, guk ekarritako janaria Sahararaino nola iritsiko den kontatu zigun.
Bidai luzea egin behar dute, orain otsailean hasi eta maiatzean kanpamentuetara iritsi arte.
Azaroan egindako azokan ateratako dirua bidai luze honetan sortuko diren gastuetarako erabiliko dutela ere kontatu zigun.
Bukatzeko, Sahara herriarekin gure elkartasuna adierazteko argazkia atera genuen.