Kaixo,

azken bi asteetan errefuxiatu eta migranteen gaian murgildurik gabiltza LH4 ko ikasleok, gaur egungo gaia izanik, zer ote diren, nondik datozen, zergatik…jakin nahian. Horretarako, eztabaidan murgildu gara, eta ideia desberdinak irten dute gelan. Ideiak pixka bat argitu dizkigun bideo bat ikusi dugu ondoren, errefuxiatuei buruzko informazioa eman diguna, ingelesez. Zalantzak argitu ondoren, taldeka, bideotik aukeratu dugun ideia bat isladatuz, marrazki bana egin dugu. Azkenik, blogera igo ditugu hauek, eta bakoitzean isladatu nahi izan dugun ideia azaldu dugu hitzez:

1- Laia, Oihan, Xuhar eta Uxue:

Marrazki honetan isladatu nahi dugu nola lehen ondo eta lasai bizi ziren senar-emazteak, militarrak heldu eta gero zeinen gaizki pasa zuten bonbak eta botatzen hasi zitzaizkielako. Honen ondorioz, alde egin beharra izan zuten, beraien gauza garrantzitusenak atzera utzi behar izan zituztelarik. Hartu zituen herrialde berrian, hutsetik hasi behar izan zuten dena.
2- Nora, Ugaitz, Arkaitz eta Amets:
Familia bat bere etxean dago eta bonbak botatzen hasten dira airetik. Gerra etorri da. Kristalak puskatzen dira etxean, eta alde egin beharra dute. Beraien herrialdea utzi eta beste herrialde batera doaz. Herrialde berri horretan beraien bizimodua berriz hasten saiatuko dira.
3- Urko, Izar, Xabat eta Mattin:

Jendea zegoen herri bateko etxeetan, eta militarrak heldu ziren bat-batean herria suntsitzera. Orduan, gerra hasi zen. Batzuk kartzelara eraman zituzten desberdinak izateagatik, eta gaizki tratatu zituzten bertan. Beste batzuk, herrialde horretatik alde egiten saiatu ziren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude