Ezagutzen duzue zerbait likidoa dena, baina gero ez da likidoa, edota solidoa dena gero solidoa ez da? Ba nahasketa honekin hori gertatzen dela ikusi genuen. Ura eta maizena besterik ez da behar esperimentu hau aurrera eramateko, eta ikusiko duze sortzen den nahasketa berezia dela. Zientzia munduan, fluido ez newtondarra bezala ezagutzen da, eta wikipediak dioen bezala “Sustantzia newtondarra tentsioa aplikatzean deformatu egiten den sustantzia homogeneoa da. Hau da, sustantziaren molekulen arteko distantzia oso txikia denez, ez du formarik eta ontziaren forma hartzen du. Fluido ez newtondarraren biskositatea aldatu egiten da aplikatzen zaion tentsioaren arabera, hau da, indarra aplikatutako norabidean deformatu egiten da”.
Benetan bitxia!