Asteartean, otsailak 11, Emakume eta Neska zientzialariaren nazioarteko eguna ospatu zen, eta guk egun honekin bat eginik  Donostian dagoen Nanogunera bisita egin genuen. Eta orain galdetuko duzue, eta han zer egiten dute? Ba hitzak dioen bezala, gauza txiki txiki txiki txikiak ikertu eta egiten dituzte, adibidez, mobiletan dauden txipak.
Bertan,  24 herrialde ezberdinetako 90bat langile daudela kontatu ziguten, eta zientziako arlo ezberdinetan langile edo ikerlari daudela, adibidez, kimikariak, biologoak, ingeniariak…

Tailer batzuk egin genituen, esaterako  nitrogeno likidoarekin jolastu genuen. Zer gertatuko litzaioke globo bati nitrogeno likidoan sartuko bagenu? Guk esperimentatu genuen. Imanekin magnetismoa ikusi genuen, burni hautsa dantzan jarriz.

Bertako instalakuntzak erakutsi zizkiguten eta dituzten mikroskopio bereziak nola eta zertarako azaldu ziguten.
Amaitzeko, hamaiketako mundiala jarri ziguten. Errepikatzeko moduko irteera izan zen!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude