Atzoko egunez, June Ansoleaga Eitbko kazetaria eta Eguraldiko aurkezlea gure artean izan genuen. June, bizkaitarra da, Sopelakoa. 1987ko urriaren 20ean jaio zen.
 Oso bisita atsegina izan zen, eguraldiari buruz ikasi genuen, baita isobarak zer ziren ere. Mapa meteorologikoak irakurtzen ikasi genuen eta besteak beste antizikloiek, hau da, eguraldi lasaia, erlojuaren norabidean doaz, eta borraskak, eguraldi nahastua,  berriz, kontrakoa.



Olatuak neurtzeko, itsasoan buiak daude, horrekin, hauen altuerak neurtu ditzakete. Donostiko portuan badago bat, eta bestea berriz, 16 millatara. Itsasoko mapan agertzen zen geziak, haizearen norabidea nondik datorren markatzen zuela uste genuen. Oker ginela ikusi genuen, itsasoaren indarra nondik datorren esan nahi du. Uholdeak nola sortzen diren esan zigun.

Sateliteei ere hitz egin zuen, https://es.sat24.com/es/sp web orri horretan, sateliteak 10 min.ro argazkiak ateratzen dituzte, eta bertan, lainoak eta hodeiak ikus daitezke. Eguraldia iragartzeklo erabiltzen duten tresnetako bat da.



 Euskal herrian bi klima nabarmen bereiz daitezkeela kostaldekoa eta barne aldekoa. Euskal Herrian  eguraldia epela da.


June ez da metereologa, kazetaria baizik. Egunero, lanekoekin biltzen da eta meteorologoek prestatutako mapak irakurtzen dituzte, eta guk ulertzeko moduan  prestau eta azaltzen dute. Hau egiteko, eskaleta bat prestatzen dute guri kontatzeko, baina ez du buruz ikasten, bere hitzetan kontatzen du.
Asteburuetan lan egiten du, Bilboko estudioan. Goizeko 9tan sartzen da eta iluntzean atera. Lantokin jende gutxiago egoten denez, 4 aldiz egiten du iragarpena, bi euskaraz, eta bi gazteleraz. 
Eguerdiko eta gaueko saioetan arropa desberdina ibiltzen du. Bertako dendek uzten dizkie arropak.
Asteburuan lan egin behar duelako ez duela denbora libre asko eta orduan aisialdiko gauzak (txakurra paseatu, lagunekin egon…) astegunetan egin behar duela.




Asko gustatu zitzaigun eguraldiari buruzko gauzak ikastea eta Junerekin egotea, oso jatorra delako. Neska, alaia, jatorra, berritsua, altua, gauzak oso ondo azaltzen ditu eta gertukoa. Oso ondo pasa genuen , eskerrik asko.


0 Responses

  1. Eskerrik asko June Adunako eskolara etortzeagatik. Asko ikasi dugu telebistako mundua eta eguraldiaren inguruan. Oso atsegina izan zara. Mila esker!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude