Eskolan geunden bitartean, ikasleek ilarrak eta babak landatu zituzten. Baratzak koronabirusaz ulertzen ez duenez, hauek handitzen handitzen joan ziren eta biltzeko garaia ere iritsi zen. Honetan hasi aurretik, bai hemen blogean, eta baita Berritsu Irratian lehiaketa txiki bat jarri genuen martxan, gogoratzen zarete?

Baratzako argazki bat jarri genuen eta ea zein barazki zen asmatu behar zen. Ba parte hartu zenutenen artean, ilar otarra Itsaszaldiko Laidak irabazi zuen eta baba otarra aldiz, Urpekari gelako Udane.

Zorionak neskak!! On egin!! 


Mila esker parte hartu zenuten guztioi, bai lehiaketan baita ilarrak eta babak biltzen ere 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude