“UDABERRIA BASOAN ” GAIAREKIN LANEAN JARRAITUZ,  HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK  EGUNEROKO PASEOA APROBETXATUZ INGURUA BEHATUKO DUTE. LANDAREAK, LOREAK ETA ANIMALIAK AURKITZEA EDO ENTZUTEA IZANGO DUTE HELBURU BESTEAK BESTE.                                                                                                          
AURREKO ASTEAN,  GAROA ETA GOROLDIOA LANDAREAK, MATXINSALTOA ETA   KUKUA ANIMALIAK ETA TULIPANA ETA LARROSA LANDU ZITUZTEN! 
UDANEK, AITANA BERASARTEK ETA EÑAUTEK BESTE BATZUEN ARTEAN GOROLDIOA ETA GAROA AURKITU ZUTEN.
  

   
ARATZEK ETA LAIDAK MATXINSALTOA IKUSI ZUTEN ETA BERE GORPUTZA GERTUTIK BEHATZEKO AUKERA IZAN ZUTEN.
  

                  

 ASTE HONTAN BERRIZ, GOROSTIA ETA MENTA LANDAREAK, TXANTXANGORRIA ETA KILKERRA ANIMALIAK ETA BITXILOREA ETA EKILOREA LOREAK IDENTIFIKATUKO  DITUZTE.        
EÑAUTEK, GAUR ARRATSALDEAN GOROSTIA ZUHAIXKA IKUSI DU! AUPA LAGUNAK! OSO ERNE ZAUDETE!
GOROSTIA
GOROSTIA ZUHAIXKA EDO ZUHAITZ TXIKIA DA, 10 M-RAINOKOA.
ZUHAITZ HAU DIOIKOA DA, HAU DA, ALE EME ETA ARRAK DAUDE ETA SOILIK EMEEK
DITUZTE FRUITU GORRI KARAKTERISTIKOAK. GOROSTIAREN ADARRAK ETA FRUITUAK EGUBERRIETAKO APAINGARRI MODUAN ERABILI IZAN OHI DIRA
GABONETAN. GAUR EGUN GOROSTIA
BABESTURIKO ZUHAITZA DA
.
HOSTOAK, IRAUNKORRAK DIRA, OBALATUAK, HORTZ ZORROTZEZ HORNITUAK DIRA ETA MUTUR ZORROTZA
DU. HOSTOAK BERDE ILUNAK DIRA GAINALDETIK ETA OSO DISTIRATSUAK.
FRUITUA HEZURDUN TXIKI BAT
DAUKA, KOLORE 
GORRI BIZIKOA.




UNAX-EK GOROSTIA, GAROA ETA BITXILOREAK IKUSI DITU BERE PASOETAN ZEHAR.


 

AITANA BERASARTEK GOROSTIA, BITXILOREAK ETA LARROSAK IKUSTEAZ GAIN, OILOA ETA TXITOAK IKUSI DITU BERE PASEOTAN ZEHAR. HONETAZ GAIN, ETXEAN MENTA LANDAREA HAZI DELA KONTURATU DA!



                                                                                                                                     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude