EL DIARIO
VASCO

Adunako leku ezberdinetan grabatu zuten bideoa.

NÚÑEZaduna.Martes,
8 diciembre 2020, 00:21

Interneteko erronka berria da Jerusalema challenge,
koronabirusak sortutako krisiak eragindako ezinegona arintzeko ideia duena. DG
Master KGren ‘Jerusalema’ kanta abestuz eta dantzatuz bideoa egitea eta
interneten zintzilikatu dute munduko hainbat txokotako herritarrek, eta Adunako
Eskolako ikasle zein irakasleek erronka onartu eta erantzun oso ona izan duen
bideoa argitaratu dute. «Dani Kultur teknikariak komentatu zigun erronka» eta
ez zuten onartzeko dudarik izan. «Egoera triste honetan alaitasuna transmititu»
nahi izan dute bideoarekin Iñaki Pagola irakaslearen esanetan.

Bi hilabeteko lana izan da, Oihana musika irakaslearen
eta Iñaki IKTko irakaslearen gidari-tzapean. «Oihanak abestia eta dantza
irakatsi die eta ni muntaketa lanetan aritu naiz», azaltzen du Iñaki Pagola
irakasleak. Dena den, Adunako eskola osatzen duten 66 ikaslek eta 12 irakasleek
parte hartu dute. Bideoan ikasle guztiak agertzen dira eta lau irakasle, baina
antzean guztien elkarlana egon dela azpimarratu du Iñaki Pagolak. «Ikasleak
zelaian sartzeko antolatzen, bideorako ideiak ematen… Irakasleen arteko
elkarbizitzarako asko lagundu digu». Ikasleak ere asko inplikatu ziren eta
jolastokian ere dantzan aritzen ziren. «Oihanak kanta jartzen zien
bozgorailuarekin eta segituan hasten ziren dantzan»

Grabaketa Adunako txoko ezberdinetan egin zen. «Herria
nondik ikusten zen hobeto pentsatu genuen eta gero bi egunetan egin genuen
grabaketa». Ikasleen gela bakoitza burbuila moduan mantenduz, baserritarrez
jantzita, talde bakoitzak herriko leku batean grabatu zuten asteazken batean,
eta ostiralean zelaiko irudiak grabatu zituzten. Irudi guztiekin, Iñaki bera
arduratu da muntaiaz. «Gurasoak agertzea ere gustatuko litzaiguke, baina
pertsona gehiegi elkartzea ez zen komenigarria. Hurrengo batean».

Oso
gustura

Lan handia izan du, baina oso gustura daude
emaitzarekin eta jasotako erantzunarekin. «Ikasleek gelan ditugun telebistetan
jartzeko eskatzen digute, gurasoek ere esan digute asko gustatu zaiela. Ez da
hainbeste produkzio lana izan, baizik gero datorrena, ikasleek ere oso gustura
ikustea beraien lanarekin».

Jerusalema challenge ez da, hala ere, lehena eta
azkena izan. Izan ere, Eitb-ko maratoiarekin bat egin du eta aurtengo
egitasmoko ‘Ez negar egin, gu elkarrekin’ abestiaren doinuaz baliatuz,
Koronabitxus gelakoek kopla berriak asmatu eta abestu dituzte. Bideoak Adunako
Herri Eskolako eta Adunako Jai Batzordeko youtubeko kanaletan ikus daitezke.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude