Koronabitxusak irailean aguakate hezurrekin ikerketa lana egiten hasi ziren: hauek nola ernetzen diren ikertu nahi zuten. Horretarako, aguakate hezurrak modu ezberdinetan jarri zituzten, batzuk uretan eta beste batzuk sukaldeko paper bustian, zip poltsa batean sartuta. 

Egia esan, hasieran ez zitzaizkigun atera, baina proba asko egin ondoren, udaberriarekin batera hezurrak ernatzen hasi ziren. Aurrena, hezurrak erdibitu egin dira, ondoren, sustrai txikia atera zaie eta hauek uretan jarri ostean, landarearen zurtoina eta honekin batera hostoak ateratzen joan zaizkie. Argazkietan aguakateak prozesu ezberdinetan ikus ditzakezue. 

Animatu zuek ere etxean egitera, polit poita da ikustea nola sustraiak eta zurtoina ateratzen zaien! 

0 Responses

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude