Urriaren hasierarekin batera, Zarautzera joan gara gaua pasatzera. Zaharrenak Zumaira joan dira mineralak ezagutzera. Hurrengo egunean, gainontzeko lehenhezkuntzakideekin batera mahastietatik Getarira joan gara ibilalditxo polit bat eginez eta bertan Elkano gogoratu dugu eta portutik pista jolas bat egin dugu. 

Arratsaldean, Zarautzeko aterpetxera bueltatu eta aparejuak egin ditugu hurrengo egunean, Zumaian arrantzan ibiltzeko. Oliverrek izugarrizko korkoia arrantzatu du, aupa zu, Oliver! 

Ikusten duzuen bezala, primeran ibili gera! 

0 Responses

  1. Aupa txapeldunak! A ze kuadrila itsasoa, kosta eta historia ezagutzera eta bizitzera joan zineten. Marinel/arrantzale galantak! Ze ondo pasa eta gozatu zenuten!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude