Badator EMAKUMEAREN eguna!!

LH 5-6 mailakoek primerako hasiera eman diote astelehenari, asteari eta hauekin batera emakumearen eguna oinarri duen eskolan antolatu den aste moreari. Horren inguruan, gaur, Inspira Steam saioan, emakume zientzialari ezberdinak ezagutu dituzte eta hauek historian zehar euren asmakuntzekin gizarteari eginiko ekarpenak aztertu diztuzte. Hauen paperak zer nolako garrantzia duen jabetu dira eta hori ezagutzera emateko euren pankartak sortu eta gelatik eskolara atera dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude