BIZIKLETA MARTXA

  Atzo, urtero bezala bizikleta martxa egin genuen. LH3.mailatik LH6.mailara Asteasura joan ginen. Hiru ordu laurdeneko martxa egin genuen. Iritsitakoan parkean eta frontoian ibili ginen  eta han pasa genuen goiz osoa. Eguerdian Adunara bueltatu ginen bazkaltzera. Primeran pasa genuen!! Egilea: Nahia G.

CHILLIDA LEKU

Asteazken arratsaldean, Reale Arenan bazkaldu ondoren, Chillida Leku museora joan ginen. Gauza asko ikasi genituen: erabiltzen zituen materialak, forma desberdinen esanahiak, hutsuneen garrantzia Chillidaren eskulturetan…. Bukatzeko talde jolas batzuk egin genituen. 

Reale Arenara bisita

  Asteazken goizean Reale Arenara joan ginen. Bertan, Errealeko instalazioak barrutik  ikusi genituen. Partido aurretik eta ondoren dituzten ohiturak ikusteko aukera eduki genuen. AUPA ERREALA!!! Egilea: Aner

Logo lehiaketa

 Eskola Txikietako festaren LOGO LEHIAKETA!!  Ekaianren 11ean Lizartzan izango da ikasturte honetako Eskola Txikietako festa, eta datorren urtean, Adunan! Horretarako, Adunako Basopeta guraso elkarteak logo- lehiaketa antolatu du 2024an Adunan ospatuko den Eskola Txikien Festarako irudi gisa erabiltzeko.  Marrazki- edo margotze-teknikak eta tresnak askatasun osoz erabil daitezke. Jarraian  lehiketaren oinarriak daude.  Logoa aurkezteko azken eguna: […]

Aizpea Goenaga gure eskolan!

Ostegun honetan Aizpea Goenagaren bisita izan genuen.  Antzerki bat nola prestatzen den erakutsi zigun. Ahotsa eta tonua duten garrantziaz hitz egin zigun ere. Mila esker etortzeagatik! Egileak: Xabat eta Alain

IPUINA BASOESKOLAN

 Aste honetan basora joan gara eta Literatur astea aitzaki harturik, bertan ipuina kontatu dugu. Eguzkia lagun izan dugu eta asko gozatu dugu istorioarekin!

MARKAORRIAK EGITEN

 Literatur astea dela eta, atzo arratsaldean markaorriak egin genituen talde anitzetan. Giro paregabea aprobetxatuz kalera irten ginen sormena martxan jartzera. Markaorri politak atera zitzaizkigun eta dagoeneko liburuetan erabiltzen hasi gara!

Orrialde horiak: ESKAINTZA AZOKA

Lanbideen proiektuari amaiera emateko, ikasle bakoitzak bere trebetasuna edo zaletasuna besteei eskaini diete. Denetik izan dugu azoka honetan: batzuk, kirol ezberdinak jolasten erakutsi dute, beste batzuek intrumentuak jotzen edo abesten irakatsi dute, marrazketa ikastaroa, kubik eraikuntzen tailerra, pelukeria, makilajea, tatuajeak…    Ederki ibili gara jaso eta eman, eman eta jaso!  

 INSPIRA STEAM: Kaixo! Gu Fantastikoak gara eta gelan landu ditugun Inspira Steam –eko sei saio laburrean azalduko dizkizuegu. Susanarekin emakume zientzialariak oinarri hartuta zientzia eta estereotipoak landu ditugu. Sei saio izan ditugu. Saio hauetan zehar, Inspira STEAM zer den landu dugu, emakume zientzilariek historian zehar eta gaur egun duten garrantziaz ohartu gara, dauden estereotipoak hausnartu […]

  Kaixo Adunako ikasleak! Fantastikoak  gara. Gaur kontatu  behar dizuguena, Ikerrek matematikako  klasea  eman zigula da. Berak prestatutako bingo jolasan jolastu ginen, baina ez zen bingo arrunt bat, bingoa zatiketa eta biderketei buruz izan zen. Ateratzen zituen biderketa edo zatiketen erantzunak genituen eta guk paperan esaten zituen zatiketa edo biderketa horien erantzuna baldin bageneukan markatu […]